XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordua idatzi zuen, txartelean zerbait idatzi, eta gero Howard eta Anni begiratu zien.

Nola dago, doktorea?, esan zuen Howardek.

Zer gertatzen zaio zehazki?

Zergatik ez da esnatzen?, esan zuen Annek.

Doktorea gizon lerdena zen, sorbaldak zabal eta aurpegia eguzkiak zurratua.

Traje urdina zeraman, gerrontze eta guzti, gorbata marratua eta alkandoraren eskumuturretan bolizko apainak.

Ile urdindua atzerantz orraztuta zeraman lokietan, eta kontzertu batetik datorrenaren itxura ematen zuen.

Ondo dago, esan zuen doktoreak.

Ez da pozaren pozaz egoteko, nire ustez hobeto egon zitekeen.

Baina ondo dago.

Hala ere nahiago nuke esnatuko balitz.

Oso aurki esnatu beharko luke.

Doktoreak ostera begiratu zion mutilari.

Ordu pare bat barru, analisien emaitzak lortzen ditugunean, gehiago jakingo dugu.

Baina ondo dago, sinetsidazue, kaskezurrean duen hausturaz gain, noski.

Hori badauka.

O, ez, esan zuen Annek.

Eta konmozio xumea, lehen esan dizuedan bezala.

Eta shock egoeran dago, noski, esan zuen doktoreak.

Batzuetan ikusten da hau shock kasuetan.

Lokartze hau.

Baina arrisku larritik kanpo dago?, esan zuen Howardek.

Lehen esan duzu ez zegoela koman.

Eta honi ez zenioke koma deituko... ezta, doktorea?

Howard zain geratu zen.

Doktoreari begira geratu zen.

Ez, nik ez nuke koman dagoenik esango, esan zuen doktoreak, mutilari beste begirada bat bidaliz.

Oso lo sakonean dago, besterik ez.

Gorputzak egoera orekatzeko bere kasa hartzen duen neurria da.

Arrisku larritik kanpo dago, hori dudarik gabe, bai.

Baina gehiago jakingo dugu esnatzen denean eta beste analisien berri dugunean, esan zuen doktoreak.